Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Proiektu interesgarriak
  2. Garapen proiektuak

Proiektu interesgarriak

separador


Zer da Enplegu Estrategikoak

%50ean Europako Funts Sozialak finantzatuta, Euskal Herria 2007 - 2013 programa eragilearen bidez, Enplegu Estrategikoak proiektuaren xedea lan industriala sortzea eta mantentzea da, enpresen ehundura dibertsifikatuz eta lehiakortasuna hobetuz, ondokoen bitartez:

• Jardunean eta langabezian dauden pertsonak eskaria eragiten duten lan berriekin loturiko lanbide-gaitasunetan trebatuta.

• Gazteak gorantz egiten ari diren lanbide berrietan sartuta.
 

• Enpresetan funtsezkoak diren gaitasunen azterketa eginda eta enpresa partaide bakoitzean enplegu-planak landuta.

• Gorantz egiten ari diren gure azpisektore berrietaranzko dibertsifikazio bideaz aztertuta eta lankidetzarako formulak (enpresa artekoa – eskualde artekoa) bilatuta, enpresa berriak eta lanpostuak sortzea ahalbidetuko dutenak.


Enplegu Estrategikoak proiektuak EAEko 7 eskualdetan jarduten du (Goierri, Tolosaldea, Debabarrena, Urola Erdia, Urola Garaia, Urola Kosta eta Aiaraldea); guztiek dute bereizgarri langabeen ehuneko handia. Langabe horien %27 inguru sektore industrialaren baitakoak dira, 25 eta 44 urte bitartekoak, derrigorrezko lehen edo bigarren hezkuntzako ikasketak dituztenak. 

3 dira xede hori lortzeko definituriko jardunbide-ildoak:

•  Enpresen funtsezko teknologia eta gaitasunen identifikazioa: jardunbide hau enpresetan nagusitzen diren teknologia eta ezagutzen berri izatera bideratuta dago, horren arabera aztertu ahal izateko lanari eusteko edo lanpostu berriak ere sortzeko zein jarduera sektorerantz dibertsifika dezaketen.

Lehen fase horretan, egun 9.000 langile baino gehiago dituzten 135 enpresarekin egingo da lan.

• Profil profesional berrien identifikazioa: a priori 6 azpisektore identifikatu dira (energia, teknologia medikoak, mugikortasuna eta ingurumena, zientziaren industria, gizarte-premia berriak eta eko-eraikuntza) ekoizpen-jarduera berauetara dibertsifikatzeko aukera emango luketenak.
 

• Enplegu-plan estrategikoen definizioa: identifikaturiko teknologia eta gaitasunak matrize batean gurutzatuko dira eskaturiko profil berriekin eta detektaturiko aukerekin, jarduera azpisektore bakoitzari egokituriko dibertsifikazio-planak zehaztea ahalbidetzeko.



Enplegu-plan estrategikoak hiru esku-hartze motatan egituratzen dira: 


- Prestakuntzazko ekintzak. 

- Enpresa berrien sorkuntza, enpresa arteko lankidetzaren ondorioz.

- Besteren konturako sarbidea.


 

Erakunde parte-hartzaileak 



Aurrekontua

1.030.000€  

Web orri hau ENPLEGU ESTRATEGIKOAK proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2007-2013 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) Koordinatzen du.


 
ENPLEGU_ESTRATEGIKOAK_Informazioa_Informacion_EMPLEOS_ESTRATEGICOS.pdf
 

© 2017 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna