Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Proiektu interesgarriak
  2. Garapen proiektuak

Proiektu interesgarriak

separador


Proiektu honen helburua elkarlanean zilarrezko ekonomian ideia berri, produktu eta zerbitzuak identifikatuz Bizkaiko enpresen lehiakortasuna bultzatzea da.

Zilarrezko ekonomia pertsona nagusien beharrizanak asetzeko jarduera ekonomiko (bai zerbitzu zein produktuak) guztien multzoa da.

Helburu zehatzak:

>> Pertsona ekintzaile eta enpresen arteko elkarlan prozesuak bideratu zilarrezko ekonomiak eskeintzen dituen negozio aukerak aprobetxatzeko eta aliantza estrategikoak bultzatzeko.

>> Zilar ekonomiaren arloan aukerak identifikatzeko agentzien gaitasunak hobetzea eta, ondorioz, beraiek eskeintzen dituzten zerbitzuak hobetu.

>> Zilar ekonomiak eskaintzen dituen aukera berriei buruzko ezagutza eskaini eskualdeetako negozio eta ekintzaileei zaintza estrategikoko zerbitzu baten bidez. Era berean, zaintza honek tokiko silver estrategiak definitzen lagunduko du.

>> Orokorrean, proiektuak, agentziek beraien enpresen ezagutza hobetzea eta beraiekiko harremana hobetzea ahalbideratuko du. 

“Silver Bizkaia Elkarlanean” Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatzen du Elkarlanean, Lankidetzan berrikuntza bultzatzeko Programa 2019 barruan. 

Proiektu hau GARAPENek koordinatzen du eta honako agentziek hartzen dute parte:

>> Ayuntamiento Erandio-Behargintza.

>> Ayuntamiento Getxo-Behargintza.

>> Behargintza Basauri-Etxebarri,

>> Bermeoko Udala-Behargintza.

>> Inguralde.

>> Lanbide Ekimenak-Gernika. 
 
 

© 2019 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna