Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Proiektu interesgarriak
  2. Garapen proiektuak

Proiektu interesgarriak

separador
Zer da Elkarrekin Mundura?

Proiektuaren xede nagusia da hiru misio antolatzea Frantzian, Marokon eta Perun, Bizkaiko hogei enpresa ingururen parte hartzeaz, gero eta gehiago hazten ari diren etorkizun oparoko merkatuetan aukera berriak sortzen laguntzeko.

Misioetan parte hartuko duten enpresek harremanetarako agenda pertsonalizatua izango dute, horren bidez merkataritza-harremanak egiten edo ugaritzen hasteko.

Helburu zehatzak, berriz, hauek dira:

- Kontinente amerikarrean, nazioarteko merkatu berrietan sartu.

- Nazioartekotze-prozesuetatik eratorritako gastuak murriztu.

- Hiru herrialdeetako enpresen arteko sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak baliatu.

- Enpresen lehiakortasun-postua hobetu, negozio-aukera berriak sortuta.

- Balizko merkataritza-akordioetan sakontzeko interesa duten enpresak atzerrira eraman.

Misio bakoitzak astebete iraungo du, eta enpresek gutxienez bi bisita egingo dituzte egunero balizko bezero edo laguntzaileak ezagutzeko.

Elkarrekin Mundura Bizkaiko Foru Aldundiko Nazioarteko Partzuergoen Sustapen Programaren baitan dago, eta GARAPENen Nazioartekotze Estrategia du ardatz, 2013an onartua; hala, hauek dira helburu nagusiak: lankidetza sustatzea eta beste lurralde batzuekin harremanetan sartzea, toki-garapenaren esparruan, eta enpresen nazioartekotzea bultzatzea.

Parte hartzen duten erakundeak:

- Behargintza Txorierri S.L.

- Enkatur.

- Inguralde.

- Meatzaldeko Behargintza, S.L.

- Mungialdeko Behargintza.
 
 

© 2019 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna