Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Proiektu interesgarriak
  2. Garapen proiektuak

Proiektu interesgarriak

separador


MEGA proiektuak, Migrant Entrepreneurship Growth Agenda, hiri, eskualde eta estatu mailako eragileei lagundu nahi die nazioarteko jatorria duten enpresei bideratutako sustapen-politikak sendotu ahal izateko. Frantzia, Alemania, Italia eta Espainiako kideek sortutako sareak, aldaketa politikorako babes-neurri berriak eta koalizio iraunkorrak abiatu nahi ditu. Proiektuaren lantaldea Europar Batasunean eratutako sare baten muina da, mugaz-gaindiko ezagutzak partekatuz, etorkinen ekintzailetasuna alor guztietan areagotzea helburu duena. 

MEGAren helburu nagusiak honako hauek dira:

• Etorkinen ekintzailetasunaren alorrean, hirien lorpen eta beharren ebaluaketa egitea.

• Agenda politiko honek aurrera egin dezan lanean diharduten eragile guztien artean Estatu mailako sareak sortzea.

• Europar Batasuneko herrialdeetako eragile konprometituen artean esperientzia eta ezagutza trukea sustatu ahal izateko, nazioarteko plataforma bat sortzea.

• Estatu mailako eta Europar Batasuneko erakundeei zuzenduta epe luzerako gomendio eta elkarrizketa politikoak proposatu eta bultzatzea.

MEGA proiektuak 3 ardatz nagusi ditu eta hauei esker, tokian tokiko, eskualde, estatu eta Europar Batasun mailan aurrera egiteko dauden aukerak eta eragozpenak identifikatu eta erantzun berriak proposatuko dira politika, jardunbide eta finantzaketa-programei dagokienez. 

 

MEGA Sarearen hiru ardatzak

Analisi konparatiboa eta elkarrekiko ikaskuntza

Analisi konparatiboan, hirien emaitzak ebaluatuko dira, indargune, gabezia eta hobetu daitezkeen esparruei arreta berezia eskainiz. MEGAko bazkide diren Alemania, Frantzia, Italia eta Espainiako hiri eta eskualdeak binaka jarriko dira, elkarrekin beraien jardunbideak aztertu, bazkideek ezarritako konponbideei buruzko iritziak ezagutu eta toki- eta eskualde-mailan dauden politikak hobetzeko har daitezkeen ekintzen inguruan hausnarketa egiteko.

Koalizio nazionalak

Nazio mailan, MEGA proiektuaren helburua koalizio iraunkorrak sortzea da, etorkinen ekintzailetasunari eman beharreko babesa agenda politikoan txertatu asmoz. Proiektuaren bazkide diren hiri eta eskualdeek osatzen dituzten koalizio nazionalen helburua, arlo honetan aldaketa positiboa eragiteko konpromezua erakutsi duten eragileak harremanetan jartzea da, besteak beste: toki-mailako ekimenak, enpresarien elkarteak, udalak, merkataritza-ganberak, etorkinen elkarteak, estatuko eta eskualdeko agintariak, etab. Koalizio hauen sorreran, antolatuko diren jardunaldi eta bilera nazionalak mugarri izango dira.

Europar Batasuneko koalizioa

MEGAk Europar Batasuneko erakundeen aurrean, etorkinen ekintzailetasuna sustatzeko neurrien inguruan kontzientziazioa areagotu eta eztabaida politikoak sortu beharra aldarrikatzen du. Sarearen helburua, koalizio nazionalak eta gai honetan interesa duten eragile guztiak batzea da, bi norabidetan ekintza bateratuak landu asmoz:

• Horizontalki: herrialdeetako eragileen artean esperientziak, ezagutzak eta jardunbideak partekatzea.

• Bertikalki: eragileen iritziak, gomendioak eta proposamenak Europar Batasuneko erakundeei aurkeztea.

 

Zergatik bat egin MEGA Sarearen baitan antolatuko diren ekintzekin?

MEGAk aukera ugari eskaintzen dizkie arduradun politikoei, enpresa-elkarteei, merkataritza-ganberei, jendarte zibileko erakundeei, baita Europa osoan etorkinen ekintzailetasuna sustatuko duten politikak hobetzeko kon-promezua erakutsi duten profesional eta ikertzaileei ere:

• Sare europarrarekin bat egiteko aukera, Europar Batasuneko politika edo programek arreta handiagoa eskaini diezaieten ekintzaile izan nahi duten etorkinek dituzten behar eta ahalmenei.

• Estatu mailako koalizioarekin bat egiteko aukera, antzeko ideiak dituzten beste eragile batzuekin elkartu eta MEGAk eskaintzen dituen jarduera eta aukerak jardunaldi eta bileretan ezagutu ahal izateko, bai eta Alemanian, Frantzian, Italian eta Espainian MEGA agenda abiatzeko beharrezkoak diren ekarpenak egiteko ere.

Tresna-sorta bat garatu eta eskuragarri jarriko dira:

• Agenda politikoan etorkinen ekintzailetasuna bere osotasunean txertatzeko aukera emango duten gomendio politikoak.

• Funtsezko alderdiei buruzko nazioarteko jardunbide egokien eskuliburuak.

• Nazio-mailako eta nazioarteko web-mintegiak, arloko adituekin.

MEGA proiektuak Europar Batasuneko COSME Programaren (2014-2020) diru-laguntza jaso du.
 
 

© 2018 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna