Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Proiektu interesgarriak
  2. Garapen proiektuak

Proiektu interesgarriak

separador
¿Sormen Mugikortasun Programa Euroeskualdean zer da?


Proiektuaren helburu nagusia mugikortasun programa bat antolatzea da. Mugikortasun programa honek Euskadi eta Aquitaniako 24 gazte (12 eskualde bakoitzeko) sortzaileen mugikortasuna ahalbidetuko du Euroeskualdean ekosistema sortzailea indartzeko asmoz.

Lortu nahi diren helburu zehatzak ondorengo hauek dira: 

1. Ezagutza, esperientziak edota proiektu interesgarriak konpartitu, eta gazteen gaitasunak hobetzea.

2. Sentsibilizazioa mugaz bestaldeko lankidetza aukeren eta ezagutzaren inguruan.

3. Kapital sozialaren areagotzea, eta lan sareak sortzea.

4. Negozio aukera berriak identifikatzea.

5. Lurraldeko eragile dinamizatzaileen arteko sinergia berriak sustatzea, eta baita Kultura eta Sormen Industria (KSI) arloan erreferente diren eragileekin ere.

Mugikortasun proiektu honen bidez, parte hartzaileek (24 gazte sortzaile, 12 eskualde bakoitzeko) eta proiektuko bazkideek topaguneak konpartitu, hitz egin, sareak eraiki, ideiak konektatu, sinergiak bilatu, eta ideia berrietan kooperatu ahalko dute.

Kanpoko egonaldia behin amaituta (2/3 egun gazteen agenda kontuan hartuta) parte hartzaileek ezagutza berriekin, kontaktu berriekin… bueltatuko dira euren ingurunean ezagutzera emateko.

 

Parte hartzen duten erakundeak


Partzuergoa osatzen duten erakundeak ondorengo hauek dira: GARAPEN, BITAMINE Faktoria eta Fabrique Pola.

GARAPEN izango da Partzuergoko buru. Arlo honetan mugikortasun programa bat sustatu nahi duten garapen agentzien bilgune gisa. Ondorengo garapen agentzien laguntza izango du proiektuko hainbat ekimen gauzatu ahal izateko- Getxolan, Inguralde, Buruntzaldea-Beterri, Oarsoaldea eta Debegesa - .

BITAMINE FAKTORIA Artitadeto Artisten Elkartearen proiektua da BITAMINE FAKTORIA. 2011ko martxoan sortutako sormen lantegia, kultura, diseinua eta gaur egungo artea ekoitzi eta hedatzeko. Nazioko nahiz nazioarteko diziplinarteko artisten proiektuak garatzeko mugaz gaindiko espazioa, hain zuzen ere. Berrikuntza, sormena eta esperimentazioa baloratzen dira bertan. Aberastasunaren eta enpleguaren sorrera sustatzen dute, etorkizun irudimentsuagoa, kohesionatuagoa, onbideratuagoa, ekologikoagoa eta joriagoa izateko bidea eskainiz. 

La FÁBRICA POLA Aquitania Eskualdea/Lemosina/Poitou-Charentes- eko kultura eta ikus-entzunezko arloetako aktore eta artistei laguntzeko egitura da. Bordeleko Metropoliaren erdigunean kokatuta dago. Bertan hainbat ekoizpen polo biltzen dira, baita artisten eta kulturaren difusiorako guneak nahiz bizitza guneak ere. Kooperazio sare hau profesionalek (arte garaikidea, serigrafia, inprenta eta edizioa, argazkilaritza, hacklab numerikoa) kudeatzen dute .Elkarte eta artistez osatuta dago, eta euren ezaguera kontuan hartuta bakarkako nahiz taldeko laguntza eskaintzen du kultura arloko pertsona, artista, edota idazleari betiere lankidetzan eta profesionaltasunean oinarrituta.
 
 

© 2017 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna