Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Berriak

Berriak

GARAPENek 2014. Urteko Memoria aurkeztu du

separador
2015-05-28
1.521 enpresa berri, 17.708 pertsona eta 5.247 enpresa artatuta, 2.193 enplegu sortuak eta 2.831 saltoki artatuta

Krisi ekonomikoa eta lan-merkatuaren geldialdia kontuan izanda, 2014an hainbat lorpen erdietsi ditugu garapen agentzien bitartez gure lurraldeko hainbat udalerri eta eskualdetan.

2014an urte hauetan guztietan egindako lan eta esfortzuarekin elkarlanean jarraitu dugu enplegu berriak sortzeko, eta gaur egungoak mantentzeko, balio erantsia duten proiektuak garatuz, eta inguruko enpresen eraberritzea sustatuz eskualdeen arteko lankidetza prozesuen bidez. Lankidetza horri esker enpresa dibertsifikazio proiektuak lantzen ari gara.

Egindako lan honi esker, 17.708 langabetuekin lan egin dugu lan-orientazio prozesuetan, ad hoc ibilbidearen bidez euren beharrizanak eta enpresen eskaria kontuan hartuz, eta lan-txertatzea ahalbidetuz. Era berean, 4.300 lanpostu baino gehiago kudeatu dira, 1.712 lagunen lan-txertatze zuzena kudeatu da tokiko enplegu planen bidez. Lan-merkatuan txertatzeko zailtasunak dituztenen kontratazioa bereziki ahalbidetuz.

Era berean, gure gazteei zuzenduta martxan jarri diren ekimenak asko dira; aukera profesionalak eskainiz eta euren lan-esperientzia faltari etekina ateratzeko asmoz. Hau guztia posible izan da lan-praktikak programei esker, bekak atzerrian, proiektuen garapena enpresetan, etab.

Ekintzailetza sustatzeko eta ekintzaileei laguntzeko zerbitzuetatik 1.521 enpresa berri sortzen lagundu dugu garapen agentzien bitartez. Enpresa berri hauei esker, 1.500 lanpostu berri baino gehiago sortu dira, 21 milioi euroko inbertsioa.

Lagundu diren enpresa horiek guztiek 464 lokal baino gehiago erabili dituzte. Izan ere, garapen agentzietatik lokal horiek erabiltzen uzten zaie, eta era berean sendotze zerbitzuak eskaintzen zaizkie merkatuan biziraupena bermatzeko asmoz. Batez ere, lehen 3 urteetan. Hasierako urte horiek bereziki zailak izaten baitira. Zerbitzu honi esker, laguntzen ditugun enpresen %85a baino gehiago merkatuan jarraitzen dute sortu eta 3 urtera.

Enpresa sailetik 5.247 enpresekin lan egin dugu, lehiakortasuna hobetzeko hainbat programei esker. Programa hauek guztiek, enpresa hauek guztiek bestelako merkatuetan sarbidea izatea, teknologia berrikuntza prozesuei hasiera ematea, produktu berriak garatzea… ahalbidetu dute. Hau guztia lankidetza ekimenen bidez, eta kasu askotan eskualdeen arteko lankidetzari esker balio kate berbera duten eragileen artean, baita sektore bereko agenteen artean, askotan lehiakideak euren artean, edota lurraldeko enpresa traktoreen laguntzaz.

Azken finean, datuek adierazten duten bezala, Garapen eta agentzien lanaren ondorioz, Euskal Herriko ekonomiaren garapenean modu positiboan eragin dute. Ilusioz eta esfortzuz agentziek lanean jarraitzen dute 2015ean enplegua sustatzen lagunduz, eta Euskal Herriko enpresen lehiakortasuna ahalbidetuz. Izan ere, lan asko dago egiteke.

 
 

© 2018 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna