Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Zu zaude: 

  1. Berriak

Berriak

GARAPENek “Bizkaiko Enpresekin Mundura” ekimena abiatu du, Bizkaiko ETE-en nazioartekotzea sustatzeko

separador
2018-01-12
Garapen-ek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), Bizkaiko 4 garapen-agentziarekin elkarlanean, “Bizkaiko Enpresekin Mundura” ekimena abiatu du, Bizkaiko ETE-en nazioartekotzea eta merkatu berrietarako sarrera sustatzeko.

Proiektuaren baitan, Bizkaiko hogei enpresa inguruk 3 merkataritza-misiotan parte hartuko dute, atzerrian, non bakoitzak bere kontaktu-agenda indibidualizatua izango duen, merkataritzako harremanak hasteko edo hedatu ahal izateko.

Zehazki, Mexiko Hirira, Kolonbiara eta Alemaniara joango dira enpresak, sektore bezero gisa eraikuntzaren edo metal mekanikoaren sektorea dutenak.

Ekimena Bizkaiko 4 eskualdetan garatuko da (Meatzaldea, Txorierri, Mungialdea eta Enkarterri), ondoko garapen-agentzien laguntzarekin: Meatzaldeko Behargintza, S.L., Behargintza Txorierri S.L., Mungialdeko Behargintza eta Enkatur.

“Bizkaiko enpresekin Mundura” Bizkaiko Foru Aldundiko Nazioarteko Partzuergoen Sustapen Programaren baitan dago, eta GARAPENen Nazioartekotze Estrategia du ardatz, 2013an onartua; hala, hauek dira helburu nagusiak: lankidetza sustatzea eta beste lurralde batzuekin harremanetan sartzea, toki-garapenaren esparruan, eta enpresen nazioartekotzea bultzatzea.

Helburu zehatzak, berriz, hauek dira:

• Kontinente amerikarrean, nazioarteko merkatu berrietan sartu.

• Nazioartekotze-prozesuetatik eratorritako gastuak murriztu.

• Hiru herrialdeetako enpresen arteko sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak baliatu.

• Enpresen lehiakortasun-postua hobetu, negozio-aukera berriak sortuta.

• Balizko merkataritza-akordioetan sakontzeko interesa duten enpresak atzerrira eraman.

Datorren urtarrilaren 30ean, aipatu herrialdeek eskaintzen dituzten aukeren berri emateko jardunaldia egingo dugu.

Bertan, hiru herrialdeetako ordezkariak izango dira, sektore bezero gisa metal mekanikoa eta eraikuntza dituzten enpresei begirako beren herrialdeetako errealitateak azaltzeko.

Jardunaldia 9:00etan hasiko da, Ortuellako Kultur Etxean (OKE), Catalina Gibaja kaleko 10.ean.

 

 
 

© 2018 GARAPEN • Parque Empresarial Boroa, 19 - Módulo O16, 48340 Amorebieta-Etxano (Vizcaya) - Tlf.: 944 24 32 23 - Fax: 944 24 80 02 • garapen@garapen.net • CIF: G-20227203 • pribatutasuna