Garapen








Castellano | English
 
|
|
|
|
|
|
 
Valora

ZER DA VALORA?

Euskadi 2007- 2013 programa operatiboaren bidez Europar Gizarte Funtsak % 50ean finantzatutako Valora proiektuak helburu nagusitzat dauka Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan enpresa kudeaketari eta lan antolamenduari buruzko sentsibilizazioa, zabalpena eta aholkularitza garatzea.

Horretarako, jarduera ekonomikoko sektore desberdinetan eta hainbat enpresa arlotan esku hartzea dauka xede programa desberdinetan gauzatzen diren lau lan planen bidez:





 
 
Gizarte funtsak zure etorkizunean inbertitzen du











AGENDA

«  |  Martxoa 2010  |  »
01 02 03 04 05 06 07
08 09 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
 


BERRIAK

12/02/2010 || PO FSE 2007-2013 VALORA proiektuko In Situ bisitak

24/11/2009 || Galdakaoko Enpresa Foroa: lehiakor izan gaitezen, krisialdia gainditzeko eredu berriak.

18/06/2009 || LIDERGOA + BERRIKUNTZA = ® EBOLUZIOA

 

ESKU HARTZEKO PROGRAMAK:

1
Laguntza plana


Plan honek helburu dauka enpresen beharrak bisitaldi jarraituen bidez eta focus groups izenekoak edo hiri behatokiak abiaraziz antzematea, sektorekako txostenak eta ikerketak burutzea eta enpresentzat zein agentzietako teknikarientzat ezagutza kudeatzeko tresna bat abiaraztea
2
Sensibilizazio plana

Enpresetan sustatu beharreko balio berriei buruzko tailerrak eta jardunaldiak zein hausnarketarako mintegiak edo foroak abiaraztea. Honetaz gain, jarduera plan honen barruan hamabost egunean behingo informazio buletinak egiten ari dira enpresetara bidaltzeko.


3
Berdintasun plana


Jarduera plan honen barruan pertsonen balioan eta berdintasun eta ugaritasun planak ezartzeko berariazko metodologietan oinarritutako antolakuntza eredu berriak ezartzeko laguntza eta aholkularitza lantzen ari dira.



4
Hobekuntza plana

Izaera estrategikoko proiektuak garatzeko laguntza eta aholkularitzari begirako jarduera bat da, honako arlo hauei dagokienez: produktuen sormena eta garapena, negozioen berdefinizioa, ekoizpen eta merkaturatze prozesuak, ezagutza eta berrikuntzaren kudeaketa.


Web orri hau PO FSE 2007-2013 VALORA proiektuaren baitan egin da, proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuren ere, EGIF-ek eman du.
  Uribitarte, 6-2º · 48001 BILBAO · Tlf: 944 24 32 23 · Fax: 944 24 80 02 · garapen@garapen.net · CIF: G-20227203 | privacidad