Garapen








Castellano | English
 
|
|
|
|
|
|
  NOR GARA  


 
Pentsaeraren tendentziarik berrienen arabera, baliabide ekonomikoen optimizazioa eta kudeaketari esker, maila lokalaren garrantzia areagotuz doa.
Nazioarteko foroetan instituzio lokalen protagonismoa defendatzen da aberastasuna lortzeko, lanpostuak sortzeko eta ongizatea banatzeko. Agentzia hauek hiriaren bizitzatik gertu dauden heinean, inguruaren errealitateari dagozkion politikak garatzeko aukera dute.

Garapen Agentziak testuinguru ideologiko honetan sortzen dira, eta honekin batera esparru amakomuna bihurtuko den erakundearen beharra sortzen da; informazioa trukatzeko esparrua, laguntza eskaintzeko eta Agentzia bakoitzak eskaintzen duen onena aprobetxatzeko Agentzia guztien mesedetan.

Garapen 1.992an sortu zen Garapenerako Euskal Agentzien Erakunde gisa.
 
  Euskal Herrian Garapenerako Agentzia berrien sorrera sustatzea eta gaur egun daudenak bermatzea.
Garapen Agentzien ekimenak aztertuko dituzten eztabaida foroak sortzea.
Udaletxeek Garapen Agentzien bitartez egiten duten lana bermatu pymeen testuinguru ekonomikoa hobetzeko eta lana sortzeko herri mailan.
Toki Garapenean inplikatutako erakunde guztien plataforma ordezkari gisa jardutea.
 
 

Gure Erakundea. GARAPENek honako organo hauek ditu:
 
Batzar Nagusia

 
    » Organo gorena da.
    » Elkartutako erakunde guztiek osatzen dute eta hauen adierazpen organoa da.
    » Ohiko saioak gutxienez urtean behin deitzen dira.
 
  Zuzendaritza Batzordea
    » Zuzendaritza iraunkorreko organo kolegiatua da.
    » Presidenteak, bi presidenteordek, idazkariak, diruzainak eta bi batzordekidek osatzen     dute.

   
Depure Fast Wieq Valora Redel

EUROPAR BATASUNA
Gizarte funtsak zure etorkizunean inbertitzen du
  Uribitarte, 6-2º · 48001 BILBAO · Tlf: 944 24 32 23 · Fax: 944 24 80 02 · garapen@garapen.net · CIF: G-20227203 | pribatutasuna