Pribatutasuna

GARAPEN AGENTZIEN EUSKAL ELKARTEAK (aurrerantzean GARAPEN) ziurtatu egiten die bazkideei, erabiltzaileei, hornitzaileei, laguntzaile profesionalei eta langileei, batetik, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betetzen duela, eta, bestetik, datu pertsonalen tratamendu automatizatuan, isilpekotasuna, konfidentzialtasuna eta integritatea zaintzeari buruzko legeek eta araudiek eskatzen dituzten segurtasun-neurriak hartzen dituela.

Adierazitako lege horrek finkatzen duen moduan, eta bertan adierazten diren mugekin eta eskubideekin, erabiliko dira datu pertsonal horiek. Gure elkartearen jarduera behar bezala kudeatzea du helburu tratamenduak.

GARAPENek, bestalde, ohartarazten dizue datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategiak behar bezala inskribatu direla Datuen Babeserako Espainiako Agentzian.

GARAPENek hitz ematen du guztiz zainduko duela bere esku dauden datu pertsonalen informazioaren isilpekotasuna eta konfidentzialtasuna, eta ez diela informazio hori hirugarren batzuei lagako.

Nahi izanez gero, tratamenduaren mende dauden zure datuei buruzko informazioan sartzeko eskubidea duzu, baita datuak zuzentzeko, aurkakotzeko eta/edo ezabatzeko eskubidea ere, indarrean dagoen legerian ezartzen den moduan. Horretarako, bidezko idatzia igorri beharko duzu honako helbidera:

GARAPEN AGENTZIEN EUSKAL ELKARTEA - GARAPEN
Uribitarte 6, 2. oina
48001 Bilbao (Bizkaia)
Tel/Fax: 94 420 53 18/ 94 424 80 02
Helbide elektronikoa: garapen@garapen.net